INFORMACIÓN EN VASCO

TENPLUA (EL TEMPLO)

Santa Maria eliza herriko tenplurik garrantzitsuena da, eta elxetarrentzat identitate-ikurra. Herri musulmanean mezkitak hartzen zuen leku berdinean dago kokatua. 1265ean Jaime I-aren konkistaren ostean, Birjinaren igarotzeari eskaini zitzaion. 1334an bota zuten eta han bertan tenplu gotiko bat eraiki zuten eta 1492 errenazentista bat, 1672ra arte iraun zuena. Gaur egungo eraikina, estilo barrokoa duena, urte bat beranduago hasi zen eraikitzen eta 1784an izan zen kontsakratua, Jaunartzearen kapera bukatu zutenean (hau dagoeneko neoklasikoa zen). Nicolás de Bussy eskultorearen lana aipagarria da, hark egin baitzuen aurrealde nagusia (1682), barroko valentziarraren adibide argia dena, eta baita San Agatángelorena ere (1682). Aipatzekoa da, halaber, XVIII. mendeko Aldare Nagusiaren tabernakulua, Jaime Bortek diseinatua. Orihuelako apezpiku José Tormok sona handiko tenplu izendatu zuen, eta Pio XII Aita Santuak, aldiz, basilika txiki izendatu zuen 1951an. Urbano VIII Aita Santuak 1632an ohore hau eskaini zion: elizaren barnealdean Mariaren Jasokundearen Misterioa eszenifikatzea, Elxeko Misterioa, gizon-emakume guztien ondare gisa izendatua.

Komunitatearen etxe bakoitzak –elizak, alegia- nor garen eta zer ospatzen dugun esaten digu. Komunitatea Kristoren inguruan elkartzen da, eta berak erakusten digu “Jainkoa espiritualki eta egiaz maitatzen” (Jn 4, 23-24). Eraikina ez da garrantzitsuena; garrantzitsuena sinestunak diren pertsonen komunitatea da, Izpiritu Santuaren tenpluak.

Gure Basilika, eliza guztiak bezala, harri bilakatu den otoitza da, arkitekturan bilakatutako teologia. Hiriaren bihotzak modu berezian egiten ditu taupadak; izan ere, Maria gurtzen dugu, Jainkoaren Ama, bere zeruranzko bidean, Birjinaren Jasokundea. Beragatik iraun du monumentu honek, Elxeko misterioak, alegia.

ORDUTEGIAK (HORARIOS)

 

Astelehenetik igandera: 7.30etatik 12:30etara eta 17.30etatik 21etara

 

Bolondresek gidaturiko bisitak:

Astelehenetik larunbatera, 10.30etatik 13etara.

 

Taldeentzat, elizaren telefonoan hitzordua jartzea komeni da.

Eliza-bulegoa: tfnoa 965452393. Astearteetan, 18etatik 19.30etara.

Asteazken, ostegun eta ostiraletan 11etatik 13.30etara.

 

BIRJINAREN MUSEOA (EL MUSEO DE LA VIRGEN)

Historian zehar, elxetarrek haien Jasokunde Birijinarekiko miresmena adierazi dute, adibidez, bere figura edo kapera apaintzeko erabili eta sortu egin diren balore handiko obren bidez. Dokumentu, pintura, tailu, urregintza-pieza eta oihal eta brodatu bikainek irudi siziliarrera eta bere ospakizun nagusietara hurreratzen gaituzte.

Birijinaren Museoak ibilbide erraz eta egoki bat eskaintzen du, XVI. eta XX. mendeen artean egin diren eta erlijioarekin lotuta dauden artelan hauek ezagutu ahal izateko. Erakusketa beti dago bizirik; izan ere, urteroko egutegi liturgikoari jarraituz, artelanak lekuz aldatzen dira. Azpimarratzekoak dira XVIII. mendean dohaintzan eman ziren mantuak, koro bat eta Fernando Martinez urregilearen kopa handia. Baita ebano eta zilarrezko ohea ere, XVII. mendeko urregintza portugaldarraren erakusle ezinhobea; bertan Birjinaren irudia dago, Jasokundearen Zortzigarrenean. Elxeko Misterioari erreferentzia egiten dion lehenengo dokumentu idatzia ere badago: Parrokia-Artxibotik hartua, 1523. urtean Isabel Carok idatzitako testamentua.

ORDUTEGIAK (HORARIOS)

Jasokunde Birjinaren, Elxeko patroiaren museoa (MUVAPE)

Santa Isabel plaza, 6. Tfonoa: 965455661

 

Asteartetik larunbatera: 10etatik 14etara eta 15etatik 18etara.

Igande eta jai-egunak: 10etatik 14etara.

 

Dohainak: helduak 2€. 

 

KANPANDORRE-DORREA (LA TORRE CAMPANARIO)

40 metroko altuerarekin, ehun eta hirurogeita hamar eskailerarekin, dorrera edo kanpandorrera igotzeak hiriko bista panoramikorik onena eskaintzen du, palmeraz inguratutako hiria bistaratzen da. Hauek gizon-emakume guztien ondare izendatuak izan ziren 2000. urtean. Bistak eragin zion zirrara ikusita, 1871an Amadeo I erregeak hiri izendatu zuen Elxe. Oin karratukoa, hiru tramu eta hiru estantzia ditu, argazkiz eta tenpluari buruzko azalpenez hornituak. XVII. eta XVIII. mendeetan eraiki ziren lau kanpaiei eusten die. Hauen izenak, txikitik handira, honakoak dira: Ave María, Bárbara (1984an berritua), Dijuny eta María de la Asunción. Kanpai hauek, bere ohiko funtzioez aparte (parrokia-kultuetarako deia egitea), beste bat dute: Misterioan esku hartzen dute, zeruen irekiera adierazteko eta Birijinaren koroatzearen azken momentua adierazteko. Abuztuaren 13ko gauerdian, dorre gainaldetik su artifizialen palmera handi bat bota ohi da, “Birjinaren palmera” deitua, Elxeko “Nit de l’Alba” festari amaiera ematen diona.

“Kanpandorreak eta kanpaiek esanahi berezia daukate. Kanpaiek elizara joateko deia egiten digute, otoitz egitekoa, hildakoekin oroitzekoa; festaren alaitasuna ere adierazten digute, ospakizunen bezperak eta elizarentzat edo gizarte osoarentzat garrantzitsuak diren ekitaldiak. Herri osoari egiten diote deia. Kanpai kristauen iraulketak bizitzaren transzendentziaz eta gure historiaren noranzko bertikalaz hitz egiten digu”.

ORDUTEGIAK (HORARIOS)

Kanpandorre-dorrea

Santa Maria plaza, z/g. Tfnoa: 615337821

 

Astelehenetik igandera 10:30 etatik 15etara.

Uztaila, abuztua eta irailean 10:30 etatik 19etara.

 

Dohainak: helduak 2€. 

www.campanariomiradorelche.com

 

OROIGARRIAK eta ARGAZKIAK (RECUERDOS Y FOTOGRAFIAS)

Dorrearen sarreran lor daitezke, baita sakristiaren aurre-aretoan ere.

Kanpandorre-dorrera eta Birjinaren Museora sartzeagatik egiten diren dohaintzek eta bestelako dohaintzek Santa Maria Elizaren ondare kultural eta erlijiosoa mantentzen laguntzen dute.

BISITAREN ARAUAK (NORMAS DE VISITA)

Tenplu katoliko batean zaude. Santa Maria eliza leku sakratua da, otoitzerakoa eta elxetarrek  gehien maite duten monumentua, Jasokundearen Birjinaren irudia duena barnean. Pertsona askok egiten diote bisita. Mesedez, har itzazu kontuan langileen instrukzioak eta honako arau hauek:

Sar zaitez arropa egokiarekin toki erlijioso honetara, bai neguan bai udan.

Saia zaitez sakelako telefonoa ez erabiltzen eta leku sakratu honek, elizak, behar duen hitz egiteko tonua erabil ezazu, giroa lasaia, hausnartzekoa eta errespetuzkoa izan dadin. 

Ospakizun eukaristikorik baldin badago, Meza Santua amaitu arte elizan ez sartzeko eskatzen dizugu.

Jar ezazu burua agerian tenpluan sartzen zarenean.

Adin txikikoek behar bezala lagunduta joan behar dute helduekin. Ekidin ezazu korrika egin dezaten, errespetuagatik eta beste pertsonak ez molestatzeko.

Espazio honetan espreski debekatuta dago erretzea, edatea eta jatea.

Txakur-gidak salbu, debekatuta dago konpainia-animaliekin tenplura sartzea.

Goizero gida bolondresak daude elizan, gustuz lagunduko zaituzte, hala nahi baduzu, bisita egiten.

Eskerrik asko zure bisitagatik. Jainkoaren amak, bere Jasokundearen misterioan lagun zaitzala, baita zure familia ere.

 

Schedule